ROBOTIKA ETA PENTSAMENDU KONPUTAZIONALA



“Robotika” eta “pentsamendu konputazionala” nahiko kontzeptu berriak dira. Baina badakizue kontzeptu hauen esanahia?
Isaac Asimov-ek Robotikarako hiru oinarrizko lege sortu zituen:
1- Robot batek ezin du gizaki bat kaltetu.
2- Robot batek gizakien aginduak bete behar ditu.
3- Robot batek bere burua babestu behar du, aurreko legeak hautsi gabe.


Hezkuntzari erreferentzia eginez, “Robotika”, ikasleen trebetasunak eta gaitasunak garatzeko gaitasuna duen diziplina arteko irakaskuntza bat litzateke. Irakaskuntza honi esker, zientzia, teknologia, ingenieritza, matematika , hizkuntza eta sormen arloak landu daitezkelarik. 
Orokorrean jarraitzen den metodologia hurrengoa da: Irakasleak ikasleei erronka bat planteatzen die eta hauek, tresna informatiko eta osagai elektronikoak erabiliz, erronkari aurre egiteko, protokolo programarriak sortuko dituzte.
Irakaskuntza hau interesgarria iruditzen zait. Izan ere, alde batetik ikasleek erronkeei aurre egiteko kontzeptu ezberdinak lantzen dituztelako, hala nola, kontzeptu fisiko, matematiko, teknologikoak…. Hortaz, era praktikoago batean, Curriculumen landu beharreko kontzeptuak lantzen dituzte.
Bestetik, honi esker zenbait konpetentzia lantzen dira. Adibidez, arazoak aurreikusteko, erabakiak hartzeko… trebetasunak sustatzen dira. Edota, lidergoa, autoestimua, taldean lan egiteko gaitasuna… garatzen da. Honetaz gain eta bukatzeko, erronkei aurre egin beharrak, informazio ezberdinak bilatzeko eta interpretatzeko ahalmenean sustatuko du ere bai.

Hemen helduentzako eta ikasleentzako robotikari buruzko webgune interesagrri batzuk uzten dizuet:
Robotica educativa

Comentarios