Azken urteetan "Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak" (IKT) hezkuntzan garrantzi handia hartzen ari dira. Baliabide berri hauek funtzio ezberdinak betetzen dituzte eta hauekin modu egokian lan egiteko, irakasle zein ikasle eta ikasleen familiek ere gaitasun digital anitzak garatu behar dituzte. Eskolaz gain, gaur egungo gizartean IKT-en presentzia oso hedaturik dago eta klik baten bidez nahi dugun informazioa eskuragarri daukagu.
Eskolan IKT-en erabileraren helburu nagusia, haurrek etorkizuneko errealitate aldarkorrari aurre egiteko beharrezkoak izango dituzten baliabide eta gaitasun digitalak lortzea izango da. Ikasleek baliabide digitak hauek lortzeko ezinbestekoa izango da iraskaleek ere hauek modu egokian menderatzea. Honetaz gain, kontuan hartu behar dugu, ikasleen familiek haien seme alaben bizitzan parte hartze aktiboa izan dezaten nahitaezkoa izango dela gaitasun digitalak garatzea ere.
Hala ere, nahiz eta azken urteetan garrantzi handia hartu eta modu masiboan erabili, ikasleei informazio eta komunikaziorako teknologia berri hauek modu egoki eta arduratsu batean erabiltzen erakutsi behar zaie.
Hemen atxikitzen dizkizuet IKT-en inguruko artikulu, berri eta informazio interesgarriak.
- Marko pedagogikoa, IKTak eta errealitatea
- Estrategias para implementar las TIC en el aula de clase como herramientas facilitadoras de la gestión pedagógica
- Las TICS en el ámbito educativo
- Las TIC en el aula: herramientas para el aprendizaje y consejos de uso
Comentarios
Publicar un comentario