MOOC/SPOC/NOOC KURTSOAK

Lehenik eta behin izenburuan ikusten dituzuen 3 kurtsoen definizioa eman eta MOOC, SPOC ETA NOOC ikastaroak ikusteko esteka batzuk utziko ditut:

1. MOOC ( Massive Open Online Courses) kutsoak:

Ikastaroak irekiak, masiboak eta online bidezkoak dira. Kurtso mota hauek formakuntzarako modalitate berriak dira eta plataforma desberdinen bidez egiten dira, bideo formatuan eta zenbait ezaugarri nabarmen dituzte. Hemen sakatuz gero ezaugarri horiek ikusteko auker aizango duzue.
MOOC ikastaroak
MOOC ikastaroak
MOOC ikastaroak
MOOC ikastaroak

2. SPOC (Small Private Online Course) kurtsoak:
MOOC kurtsoen zenbait ezaugarri mantentzen ditu ( online egiten dira) baina beste bereizgarri batzuk ere baditu, hala nola, ez dira irekiak, ezta masiboak ere ez. Hori dela eta, kopuru txikietara daude bideratuta eta irakasle- ikasleen arteko interakzioak hurbilagoak dira.

3. NOOC kurtsoak:
1-20 orduko eta dohainiko  nano ikastaro ireki eta masiboak dira. MOOC kurtsoekin konparatuz gero, ikasle desberdinentzako egokiagoak dira.
NOOC ikastaroak
Ikusten duzuenez, goian aipatu ditudan terminoak, online egiteko kurtsoak dira. Egun bizi garen garaian, digitalizazioa masiboa da eta azken urteetan on-line formatuan egiteko ikastaroen kopurua gora egin dute.
Honekin bat aipatzekoa da, ikastaro guzti hauek IKT-en apostua egiten dutela eta programak modu erakargarrian erabiltzen direla. Hau dela eta, ikastaroak oso eramangarriak izaten dira.
Nire ustez eta hezkuntzari erreferentzia eginez, ikastaro hauek aukera ematen diote nahi duenari gai anitzen inguruan formakuntza jasotzera. Gainera, ikastaro gehienak ez dute denbora mugaturik, hortaz, bakoitzak beharrezkoa duen erritmora egin ditzake.
Aipatzekoa da, erabiltzaile askok kurtso hauek formakuntza moduan erabili ditzaketela eta tituluari hainbesteko garrantzia ez eman.
Azkenin, esan dezaket ikastaro guzti hauek oso interesgarriak iruditzen zaizkidala, gehienak dohainezkoak eta gai anitzetakoak direlako eta are gehiago, bakoitzak bere erritmora burutu ahal dituelako,





Comentarios