WEB 1.0 / WEB 2.0 / WEB 3.0

Sarrera honetan Web 1.0, Web 2.0 eta Web 3.0- ri buruz hitz egingo dut. Baina Web mota bakoitza azaldu baino lehen "Web" bat zer den azaltzen saiatuko naiz.
Web orri bat, "World Wide Wed" ere deitua, irudiak, informazioa eta datuak biltzen dituen eta beste orri batzuetarako lotura izan ohi duten gune birtuala da.


Alde batetik, Web 1.0 daukagu. 1994an sortu zen eta hiru urtez erabilia izan zen. Web honen
ezaugarri nagusiak hurrengoak ziren; edukiak estatikoak ziren eta ez ziren modu erregularrean eguneratzen, hortaz edukiak azkar zaharkitzen ziren. Honetaz gain, web 1.0-en erabiltzaileei dagokionez, kontsumitzaile pasiboak ziren, ez zuten parte hartzen, bakarrik edukiak ikusteko aukera zeukaten.


Bestetik Web 2.0 daukagu, O’Reilly Mediak 2004. urtean sortua. Web hau, erabiltzaileen parte hartzean (erabiltzaileek ezagutzak, iruzkinak… gehitu ditzakete) eta informazio trukaketan oinarritzen da. Talde honen barruan, webgune sozialak eta komunikaziorako tresnak sartzen dira, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkar trukaketa azkar egiten dira.
Nire ustez, Wen mota honek hezkuntzan garrantzi handikoa da, izan ere, web honi esker, ikaslea bere irakaskuntza prozesuaren protagonista izan daitekelako. Nire aburuz, ikasleek haien ikasketan modu aktiboan parte hartzea beharrezkoa da eta Web 1.0-n ez bezala, Web 2.0-an ikasleak modu aktiboan arituko dira. Gainera, azken urteetan teknologia berriek garrantzia handia hartu dutenez gero, ikasleek sarearen bidez lan eginez, gauzak partekatuz… motibatu egin daitezke.

Azkenik, Web 3.0 daukagu, Jeffrey Zeldma-ek 2006. urtean sortua. Zeldmanek Web hau Web 2.0 ari egindako kritiketatik sortu zuen. Web honen kasuan, Web hau osatzen duten dokumentuei eduki semantikoa gehitzen zaizkie; honek informazioaren antolamendu hobeagoa, askoz ere zehatzagoa, ahalbidetzen duelarik Izan ere, bilaketak kontzeptuen bidez egiten dira eta ez testu edukien arabera egiten baitira. Honetaz gain, Web 3.0-ak ezagupenaren lorpena hobetzen eta inteligentzia artifizialaren erabilera sustatzen du ere bai.

  • Webgune interesgarriak:
    Definición de Web 2.0 y su evolución hacia Web 3.0Web 2.0 y su evolución hacia Web 3.0:
    20 recursos de Internet imprescindibles para cualquier profesor

    Comentarios