"Natibo digitala" eta "immigrante digitala" terminoak Marc Prensky-ek sortu zituen 2001. urtean.
NATIBO DIGITALA
Multzo honetan, 1990.urtetik aurrera jaiotako pertsonak sartzen dira. Teknologia digitalekin hazi eta bizi izan
diren gazteak hain zuzen; hortaz, definizio honen arabera, gazteak teknologia berriak
arazorik gabe erabiltzen dituzten pertsona moduan identifikatzen dira.
Baina egiazkoa al da definizio hau? Nire ustez hau ez da guztiz egiazkoa. Izan ere, alde batetik egia da gaur egungo gazteak txikiak direnetik teknologia ezberdinak erabiltzen dituztela eta hauekin hazten direla, baina bestetik, haien ohiko teknologietatik ateratzen direnean, adibidez, klasean zenbait webgune edo aplikazio zehatz erabili behar dituztenean galduta sentitzen dira. Azken honetan nire burua sartzen dut ere, eguneroko bizitzan ohikoak diren teknologiak erabiltzeko ez dauzkat inolako arazorik, baina gauza zehatzak egin behar ditudanean ez dakit nola jokatu. Hortaz, esan dezaket gaur egungo gazteak teknologia berriek ekaintzen dituzten baliabide guztierarako sarbidea dutela baina askotan haien intereseko baliabide zehatzetan zentratzen direnez, ez dituzte guztiz teknologia berriek eskaintzen dituzten onurak aprobetxatzen.
IMMIGRANTE DIGITALA
Jaioterri digitalak edo natibo digitalak baino lehen, hau da, "boom teknologia" gertatu baino lehen jaiotako pertsonak dira. Teknologiak etengabe aldatzen ari diren mundu honetan aurre egiteko
zailtasunak dituzten pertsonak izaten dira. Hala ere, badaude zenbait pertsona teknologietan trebatu eta hauek kontrolatzen dituztenak.
zailtasunak dituzten pertsonak izaten dira. Hala ere, badaude zenbait pertsona teknologietan trebatu eta hauek kontrolatzen dituztenak.
Immigrante
digitalek erabiltzen zuten metodologiekin konparatuz gaur egungo ikasleen pentsatzeko
eta informazioa barneratzeko modua oso desberdina da.
Honekin bat,
kontuan hartu behar dugu teknologia gero eta konplexuagoa dela, hori dela eta immigrante
digitalei gero eta gehiago kostatuko zaie teknologia berri hauek haien bizitzan
modu arruntean erabiltzea. Aldiz, natibo digitalen kasuan, teknologia berrien
erabilpenean hobetuz doaz eta askotan ikasleek irakasleek baino gehiago dakite.
Hortaz, beste hainbat sarreretan esan dudan moduan irakasleek teknologia berri
hauetan trebatuz joan behar dira, beharrezkoak diren gaitasunak lortzeko. Izan
ere, egun eskoletan dauden irakasle asko immigrante digitalak baitira.
- Hurrengo argazkian bien arteko ezberdintasunak eta zenbait bideo interesgarri ikusteko aukera izando duzue:
Bideo eta dokumentu interesgarri batzuk uzten dizkizuet:
Comentarios
Publicar un comentario