Konpetentzia
digitala, hezkuntzaren oinarrizko konpetentzia bat da, IKTak modu sortzaile,
kritiko, eraginkor eta seguru batean erabiltzea helburu duena.
Baina
zer da oinarrizko konpetentzia? “Pertsona guztiek beren burua garatzeko,
herritar aktibo izateko, gizarteratzeko eta lan egiteko behar dituzten
konpetentziak dira”. ( Heziberri 2020)
- EREMUAK
Konpetentzia digitala 5 azpigaitasun edo 5 eremuetan banatuta dago:
1. Informazioa: 2. Komunikazioa

3. Edukiak sortzea: 4.Segurtasuna:
5.Arazoak ebaztea:

Hezkuntzari dagokionez, konpetentzia digitala ez du betidanik gaur egun duen garrantzia izan, Antzina, IKT-ak Curriculumatik kanpo ikusten ziren, pixkana urteak aurrera joan ahala ezinbestekoak bihurtu dira. Hurrengo bideoan, konpetentzia digitalek Curriculumean izandako bilakaera ikusi dezakegu:
Hezkuntzaren esparruan, nire ustez, zenbait ahulezia topatu ditzakegu. Hala nola, askotan Curriculumean IKTen presentzia nahiko urria izaten da, metodologia asko zaharkituak daude, nahiz eta azken urteetan metodologia berrien agerpena gero eta ohikoagoa izan eta irakasle askok ez dute konpetentzia digitalak modu egokian sustatzeko prestakuntza nahikorik.
Hortaz, irakasle moduan, konpetentzia digitalei buruzko beharrezkoa den prestakuntza jaso beharko genuke, ondoren gure ikasleei modu egokian transmititzeko. Hau da, ikasleek baliabideak modu kritikoan erabiltzeko, iturri baliabide egokiak erabiltzen ikasteko, etab.
Comentarios
Publicar un comentario