JAKINTZAREN GIZARTEA

Begi bistakoa da gaur egun jakintzaren gizartean bizi garela, baina nola heldu gara garai honetara?
Azken urteetan garapen teknologikoa nahiko handia izan da, ondorioz gizartea aldatuz joan da; eguneroko bizitzan interneta erabiltzen dutenen portzentaian gorakada egon da.

Egun, teknologia berriei esker, kultura, informazioa eta ezagutza elkarrekin doaz. Alde batetik, informazioaren digitalizazioari esker, informazio asko daukagu eskuragarri eta distantziaz modu azkar eta doain batean komunikatzeko aukera daukagu. 
Bestetik, kultura barneratzeko modu berriak sortu dira, multimediak, errealitate birtualak.... Honekin bat, komunikatzeko sare sozialak ez ditugu ahaztu behar, urteak aurrera joan ahala, gero eta gehiago direnak.
Hau guztia dela eta ingurune berria sortu da, bere garapenerako ezagutza sortu, garatu, zabaldu eta partekatzea xede dituen gizartea hain zuzen.
Inguru teknologiko berri hauek batetik, hainbat alderdi positibon ekarri dituzte, hala nola, informazioaren eskuragarritasuna, komunikazioa, bizkortasuna eta ongizatearen handitzea. 


Bestetik, zenbait alderdi negatibo aurki ditzakegu edo beste era batera ezanda brecha edo eten digitala, hots, banakoen arteko desberdintasunak areagotu, teknologiarekiko dependentzia eta pribatasuna gutxitzea adibidez.

Azkenik, kontua hartu behar dugu teknologia berriek, hezkuntzan garrantzi handia hartu dutela ere. Hau dela eta, iakasleek haien edukiak lantzeaz gain, zeregin garrantzitsua dute, ikasleak teknologia berriak modu egokian erabiltzen ikas dezaten hain zuzen ere.

Comentarios