INTERNET



Gaur egungo teknologia berriak Internetari esker sartu dita gure bizitzan. Haurrak jaiotzen direnetik teknologia berriez inguratura hazten dira.


Internetari esker erraztasun ugari ditugu, postak bidali, munduko edozein tokitako pertsonekin harremanak izan, liburutegiak bisitatu, bidaiak antolatu, etab.

Internetaren erabilera hainbat esparru ezberdinetara hedatu da, haien artean hezkuntzara. Azken urteetan Internetak garrantzi handia hartu du, esparru honetan Internetaren erabilerak anintzak izanik.

Eskolek IKTen erabilera sustatzen dute. Eskola gehienetan Internet konexioa dago, nahiz eta zenbait eskoletan oraindik erabilera gutxitua izan. Antzina, irakasleak ez zuten Internet eta teknologia berriekin lan egiteko beharrezkoa zen prestakuntza, egun aldiz, orokorrean nahitaezkoa da irakasleek prestakuntza jasotzea, Internetarekin trebatzeko aukera izateko. 

Irakasleek ikasleen Internetaren erabilera egokia sustatu behar dute, hala nola, iturri fidagarriak aurkeztu, informazioa egiaztatzen irakatsi, informazioaren aurrean kritikoak izaten irakatsi, besteak beste. Honetaz gain, ikasleei Internetaren erabilera desegokiak ekarri ditzakeen arazoak azaltzea egokia izan daiteke. 


TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERA ESKOLETAN:




Galdera bat luzatzen dut... Guk nagusiak izanda eta Internet eta Teknologia Berrien erabilera kontzientea egiteko beharrezkoak diren ezagutzak izanda, modu egokian erabilten al dugu Interneta eta Teknologia Berriak?




Comentarios